Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

2020/03/16

Sostengua emango die Barakaldok bakarrik daudenei, haien beharrizanak asetzeko isolamenduak dirauen bitartean

Bizkaiko Gurutze Gorriarekin batera eskainiko dute elikagaiak, oinarrizko higieneko gauzak eta farmaziako botikak hornitzeko zerbitzua

Bakarrik daudenei sostengua emateko sarea sortu du Barakaldoko Udalak, Madrilgo gobernuak dekretuz agindutako isolamendua arinagoa izan dadin. Horrela, bada, Bizkaiko Gurutze Gorriaren bitartez emango zaie zerbitzua sostengurik ez  eta datozen asteotan sortuko zaizkien beharrizanei aurre egiterik ez daukaten Barakaldoko adinekoei.

Berrogeialdian edo konfinaturik egon beharra daukatenei etxerako laguntza eskaintzean datza zerbitzua. Elikagaiak eta oinarrizko higiene artikuluak  hornituko dizkiete eta  laguntza farmakologikoa emango: batez ere, gaixotasun kronikoak dituztenei. Medikuak agindutako botikak soilik emango zaizkie.

Horrez gainera, telefono bidezko jarraipena egingo zaie adinekoen kolektiboko kideei, bakardade-egoeran daudenei, isolamendu-egoeran daudenei eta egoera bereziki ahulean dauden desgaitasunen bat dutenei, "Prebentziozko funtsezko mezuak zabaltzeko, iturri ofizialetako informazioa zabaltzeko eta, berrogeialdian egonez gero, jarraipena egiteko", azaldu du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Hori horrela, gizarte-laguntzaileei eskatu die Udalak adieraz dezatela nortzuk jaso behar duten zerbitzua, ondoren, datuak Gurutze Gorriari  helarazteko, beharrean direnek laguntza lehenbailehen jaso dezaten. Era berean, herritarren batek egoera horretan denik ezagutuko balu, udalera deitzea dauka 010  edo 944 789 474 telefono zenbakietara, edota posta elektronikoa idatzi personasmayores@barakaldo.eus helbidera.

"Bakarrik bizi diren gure adinekoei eskain diezaiekegun laguntza guztia ongi etorria izango da. Barakaldon, lankidetza eta boluntariotza sarea iruten hasiak gara Gurutze Gorriarekin batera, prebentziozko neurri eta gomendio guztiei men egiteko birusa bazter guztietara ez hedatzeko moduan.

BOLUNTAREN BIDEZ BOLUNTARIO BILA
Inork zerbitzu berri honetan parte hartu nahiKO balu, Boluntarekin harremanetan jartzea dauka, hura arduratuko baita zerbitzurako boluntarioak erakartzen #BizkaiaGara izena jarri dioten laguntza sarearen bitartez. Hori dela eta, zerbitzuan parte hartu nahi duten guztiek Boluntarekin jarri behar dute harremanetan bizkaiagara@bizkaia.eus   helbidera idatziz edo 944 165 511 telefono zenbakira hots eginez. "Udalerri solidario eta borrokalaria da Barakaldo, eta ez dut zalantzarik egiten guztiok elkar hartuta irabaziko dugula bataila hau".